Presioak berrikustea
Zure pneumatikoen presioen aldizkako azterketak egitea, zure ibilgailuaren funtzionamendu egokiari eusteko faktore garrantzitsuenetako bat da. Gehiegizko presioak edo presio urriak ondorio kaltegarriak izan ditzake gure ibilgailuan eta gidatzean.
Presioa baxuegia bada, pneumatikoa lehenago berotzen da eta alboko gainazalak higatzen ditu, ibilgailuaren norabidean eta itsaspenean eragin negatiboa izanik.
Presioa altuegia bada, pneumatikoak higadura irregularra izaten du, eta pneumatikoaren marruskadura gurpilaren erdialdean bakarrik kontzentratzen da. Pneumatikoaren asfaltoari heltzea gutxitzen du eta konforta murrizten du.
Gogoratu onena presioak hilean behin berrikustea dela.